Abaltzisketako Ostatu taberna jatetxea toki ezin hobea da familiarekin edo koadrilarekin bazkaltzeko edo afaltzeko.
Begoña Altuna sukaldariak eta Ostatuko arduradunak pintxoak, anoak, kazolatxoak, entsaladak, plater konbinatuak, pizzak, hanburgesak, ogitartekoak eta abar eskaintzen ditu egun osoan zehar. Era berean, bazkariak eta afariak eskaintzen ditu -beti erreserba- 943 124 863 telefonora deituz (telefono finko honek whatsappa ere badu).
Abaltzisketako Ostatuan gure eguneko menua, asteburuko menua, taldeentzako menu bereziak, sasoiko mondeju eta odolostea, arrain-zopak neguan, entsaladak udan, babarrunak, arrainak eta haragia parrillan, eramateko patata-tortillak, etab. dastatu daitezke, enkarguz
Abaltzisketako Ostatu taberna jatetxeak 40 lagunentzako terraza bat eta 16 lagunentzako ataripe estali bat (neguan berogailua duena) ditu; 20 lagunentzako mahaiekin taberna zerbitzua ere eskaintzen du, eta 40 lagunentzako jangela ere badu.
San Joan Dantza eta Soka Dantza - Abaltzisketa 2024-06-23
Gazteen arteko herri-kirolak - Abaltzisketa 2024-06-23
Zaldi-lasterketak - Abaltzisketa 2024-06-23
Abaltzisketako Ostatuak, gainera, denda bat du -EKILORE- eta bertan mota guztietako produktuak eros ditzakegu (elikagaiak eta elikagaiak ez direnak). Aipatzekoak dira inguruko artzainek eta bizilagunek denboraldian zehar eskuz egindako produktuak (gaztak, mondejuak, fruta eta barazkiak, arrautzak, kontserbak, etab.).
Ostatuak turismo-bulegoaren funtzioa ere betetzen du, bezeroei informazioa ematen baitie inguruan egin daitezkeen jarduerei buruz (ibilbideak, bidezidorrak, zaldi gaineko ibilaldiak, bisita gidatuak inguruko baserrietan, etab.) eta bisitatu beharreko leku interesgarriei buruz.
Abaltzisketa
ABALTZISKETAKO OSTATUA
Establezimenduak 10:00etatik 22:00etara irekitzen du astelehenetik ostegunera.
Neguan, astearteetan 14:30ean ixten da.
Ostiral eta larunbatean 24:00etan itxiko da, eta igandean 22:30ean.
Salbuespenak izan ezik, oporrengatik itxiko dugu abuztuko azken astea
Abaltzisketako Ostatu taberna jatetxea eta bertako produktuen denda -Ekilore- udaletxetik 50 metrora daude.
ABALTZISKETAKO TABERNA JATETXEA
Sasoiko produktuak dituen sukaldaritza
EKILORE Tokiko produktuan espezializatutako denda
© BEGOÑA ALTUNA BLANCO - Eskubide guztiak erreserbatuta